eufr

Uztaritze Bai!


Aimer Ustaritz...

Aro berri bat ireki dugu!

2014ko Apirilaren 01a, 09:12

Bozen %45,62 ardietsiz, Uztaritze Bai! zerrenda bozkatuena izan da. Milesker adierazi diguzuen konfiantzagatik! Kanpainan adierazitako baloreak eta luzaturiko egitasmoak ahalik eta hobekien gauzatzen arituko gira!

Herriko Biltzarrean 29 aulkietarik 22 eta Herri Elkargokoan 6etarik 5 lortuz, Uztaritze, sostengu maila altu batekin ordezkatzen dugu. 2008ko emaitza hurbilekin ezin konpara. Mezua argia da: uztariztarrek herria kudeatzeko beste manera bat nahi dute. Berauek beste era batez kontuan hartzea ere nahi dute. Horren denari arreta berezia emanen diogu! Dagoeneko, herriko etxearen hiru egoitzak bisitatu ditugu eta herriko langileekin egon gira.

Milesker deneri!




Bigarren itzulian: Bozka Uztaritze Bai!

2014ko Martxoaren 28a, 18:24

Uztaritzeko herriko hauteskundeen kanpaina amaitua da, eta aro berri bat irekiko da Uztariztarrentzat.

Gure irudiak

Uztaritze Bai! zerrendak Baiona hirigunearen mugetan Uztaritze herri aktibo eta erakargarria izateko proiektua garatu du; hori, bere berezitasuna egiten duten bizi ingurune atsegina eta, bizi sozial eta kultural aberatsa mantenduz.

Uztaritze Bai! zerrenda kideok kanpaina honetatik, osatu dugun egitasmoarekiko kohesio handiagoarekin gatoz, elkar konfiantza indarturik eta datorren agintaldian Uztariztarren zerbitzura jartzeko asmo irmoarekin.

Gure izapidea arreta handiz eraiki dugu, herriari doakion problematika oro kontuan hartuz, gure biltzar publikoetan aurkeztu dugun era parte hartzailea jarraituz.

Uztaritze Bai! harro dago kanpaina gure aurkariekin begirunez eraman izana, Uztariztarrek herriaren kudeaketa gure esku utziz gero erabiliko genukeen harremanetarako ispiritua erakutsiz.

Bukatzeko, lehen itzulian konfiantza egin diguten bozemaile guzti-guztiei gure esker beroenak berriz adierazi nahi dizkiegu, konfiantsa hau berrestera animatu nahi ditugu eta beste hautu bat egin zutenei biharko Uztaritze gurekin eraikitzera deituz.

Arrazoi guzti horiengatik, Uztaritze Bai! bozka dezagun!



Heraitzek auzo-barnea behar du

2014ko Martxoaren 27a, 08:54

Gure irudiak

Gure biltzar publikoetan azaldu bezala, gure asmoa Heraitzeko auzo-barnea biziberritzea da: izapide naturala, aitzineko bi agintaldeek goretsi duten logune ispiritutik atera nahi izanez gero.


Miguel Haran: 'Ortzadarraren ikurrak esperantza, argia, aniztasuna ongi islatzen du'

2014ko Martxoaren 26a, 10:38

Gure irudiak

1983tik 2001 arte auzapez ordea zen eta, medikua eta Purguko auzokidea den Miguel Haran-ek, gutun hau lehen itzulia aitzin idatzi zuen. Lapurdi gelan antolatu genuen azken biltzar publikoan irakurri zuen. Hemen duzu, bere osotasunean.


Diruzaintza sanoa herri kudeaketa orekatu batentzat

2014ko Martxoaren 25a, 11:39

Gure irudiak

Azken agintaldiko hutsune larria dela-eta, herriko diruzaintza gorrian dago. Gure egitasmo arrazoinatuek, baita maila horretako gure zerrenda kideen gaitasunek, kontuak orekatu eta gure asmoak gauzatzeko aukera emanen digute.


Igandean, hautu onena berrets dezagun: bozka Uztaritze Bai!

2014ko Martxoaren 24a, 21:23

Gure irudiak

Uztaritze Bai! zerrendaren izenean, herriko hauteskundeen lehen itzuliaren kari gure zerrenda bozkatuena utziz konfiantza eman diguten 1303 bozemaileak (%37,94) eskertu nahi ditut.




75 jende Lapurdi gelan... azken urratsa: Bozka Uztaritze Bai!

2014ko Martxoaren 21a, 23:00

Gure irudiak

Lehen itzuliko kanpaina amaitu zaigun honetan, hainbat oharpen eta konklusio plazaratu nahi ditugu.


Beren burua 'Demokratatzat' jotzen dutenek herritarren eskubideak urratzen eta ukatzen dituztenean...

2014ko Martxoaren 21a, 14:17

Gure irudiak

Egun, nornahik bere burua demokratatzat jotzen du. Alta, ez ote du, demokratak, eskubideen defentsa egin behar? Iduriz, hizkuntzaz ari girenean, ez, batzuen praktikak ikusirik behintzat...


M.Andrée Moulia-ri hitza

2014ko Martxoaren 21a, 07:49


Etxehasiak joera baiezten du

2014ko Martxoaren 20a, 23:44

Gure irudiak




Jatsuko auzapezak eta Urraskaren zuzendaritzak erran duguna baieztatzen dutenean...

2014ko Martxoaren 20a, 08:53

Gure irudiak

...eta Aimer Ustaritz-en erranak gezurtatzen, Urraska elkartearen Administrazio Kontseilurako gomita dela-eta.


Jacques Drieux-ri hitza

2014ko Martxoaren 20a, 08:28


Lore Aristizabal-i hitza

2014ko Martxoaren 19a, 08:45


Posible dea Uztaritze maitatzea Uztariztarrak maitatu gabe?

2014ko Martxoaren 18a, 13:39

Gure irudiak

Datorren igandeko herriko hauteskundeen lehen itzuliaren azken txanpan sartuak gira. Aste gutxiko hauteskunde kanpainaz aritzeko unea dela deritzogu.





AURKEZPENA HIRIGINTZA EKONOMIA INGURUMENA, GARRAIOA SOZIALA, HEZKUNTZA ELKARTEAK, KULTURA, KIROLA ETA GAZTERIA HIZKUNTZA POLITIKA DIRUZAINTZA TOKIKO DEMOKRAZIA

Uztaritze Bai!, 4 balore eta gaitasun nagusietan oinarrituriko zerrenda

Gaitasuna, inplikazioa, aniztasuna eta esperientzia, 3 ardatz nagusiren inguruan osatu dugun egitasmoaren oinarri dira.

Uztariztar guztien interesak defendatuko­ dituen­ eta Bruno Carrere buru duen Uztaritze­ Bai! zerrenda ondoko balore eta ezaugarrietan­ oinarritu dugu:

  • Gaitasuna, herriko kudeaketa garaikide eta egitasmo eramale batek behar dituen garrantzizko arloetan: ekonomia, sozia­la, hirigintza, hezkuntza eta laborantza arloetan. Finantza arloa bereziki indartua dugu, kontu expertizan koadroa, hainbat kontulari, kudeaketan agregatua den irakaslea eta banku langile baten parte hartze aktiboarekin.
  • Uztaritze mailako inplikazioa, elkarteetan aktiboak diren zerrenda kide anitzekin (kultura, kirola eta besteetan).
  • Aniztasuna. Uztaritze Bai!-k lehengo hauteskundeetan aur­kezturiko hainbat zerrendetan parte hartu zuen edota herrian gogoz aritu nahi duen jende berria biltzen du.
  • Esperientzia, gaur arte herriko biltzarrean egondako 3 hautetsirekin eta Bruno Carrerekin, Errobi Herri Elkargoan ordezkari dena ere.

Gure taldea, 2013ko martxoaz geroztik lanean karraskan dabil, era parte hartzailean, herria kudeatzeko eraren aitzin gustu gisa. Horrela, gure egitasmoa, barne lan handia eginez eta herriko ekonomia, sozial eta elkarte munduko eragileekin egon ondoren, baita herritik kanpo dabiltzan adituen laguntzarekin ere (Herri elkargo mailan, ingurumena, hirigintza...), osatu dugu.

Gure egitasmoa 3 ardatz nagusitan oinarritzen da

1. ardatza: Uztaritze biziberritu, lo gune izaeratik ateratzeko;

  • hirigintza politika arrazoinatuarekin, "dena etxebizitza eta etxebizitza gehiegi" ildotik ateratzeko,
  • ekonomia arloan ekintza boluntaristak eta berritzaileak garatuz.

2. ardatza: kudeatze autokratatik ateratzeko, elkarlana eta entzumena bultzatuz, bereziki bidegintza eta auzoen antolaketari doakienez.

  • Hautetsiekiko harremana gozatuko dugu, hainbat neurriren bidez, besteak beste deialdi publikoetan oposizioaren parte hartz• ea bermatuz.
  • Izapide eraikitzaile eta pragmatikoa Errobi Herri Elkargoan, garapen iturri bilakatzeko, eta ez oztopo faktore, gaur egun izaten den bezala.

3. ardatza: finantza kudeaketa saneatua, Uztaritze-k egiazki behar dituen (eta ez hautetsi zenbaitzuk soilik nahi dituzten) egitasmoak gauzatu ahal izateko.

Uztaritze Bai! zerrendaren idekiera ispiritua, jaso dugun sostengu kopurua eta aniztasunarekin islatzen da. Sostengu zerrendan, azken hauteskundeetan aurkeztu ziren zerrenda guztietako kideak daude, hautagai ala hautetsi izandakoak, hala nola Herria Bizi Dadin-ekoak (Battitt Amestoy buru zuena), Unis à Gauche (Gérard Minvielle buru zuena), Ustaritz Ensemble (Bernard Auroy-rena) edota Aimer Ustaritz-ekoak (Dominique Lesbats).


Gure egitasmoa


Zerrenda osatzen duten herritarrak

4

Denise Cedarry

Denise
Cedarry

Adina:
51 urte

Auzoa:
Hiribehere

Kalitatea(k):
Sozial arloko administrazio langilea.

11

Tomas Daguerre

Tomas
Daguerre

Adina:
35 urte

Auzoa:
Oihana / Etxehasia

Kalitatea(k):
Hezitzaile berezia.
Errobiko Kaskaroten arduradun ohia eta RCUJko erreugbilari ohia.

21

JeanMichel Serrano

Jean-Michel
Serrano

Adina:
56 urte

Auzoa:
Arruntza

Kalitatea(k):
Kamioi gidaria.
Musika eta kultur elkarteko kidea.

7

Denis Rouault

Denis
Rouault

Adina:
46 urte

Auzoa:
Eliza Hegi

Kalitatea(k):
Hezikenta zentroko zuzendari ordea.
Labourdins Football elkarteko lehendakaria eta abesbatza baten kide.

29

Philippe Haira

Philippe
Haira

Adina:
44 urte

Auzoa:
Zokorrondo

Kalitatea(k):
Kontularia.
Uztaritzeko kultur elkarte ezberdinen kudeatzaile, musikalari tradizionala, Herri Soinu elkarteko kide (Hartzaro eta Herri Uzta festibalak).



Zerrenda zenbakitan

Gardentasun izpirituari atxikirik, gure zerrendaren aniztasuna zenbaki eta grafikoen bidez ikusgai utzi nahi izan dugu. Horrela, adin tartea, auzoa, euskararen ezagutza eta lanbide multzoaren gaientzat, zerrenda kideen ordezkaritza ikus dezakezu.

Adina

Adinari doakionez, 50/60 urtekoak nagusi dira (10) baina 40/50 urtekoak kasik kopuru berdinean dira (9). Ondotik datoz 30/40 urtekoak (5), 60 urte gorakoak (4) eta 30 urte pekoa (1).

Auzoak

Auzoei begira berriz, denak ordezkatuak ditugu. Horretan Hiribehere-ren nagusitasuna, auzo honek azken urteetan ezagutu duen etxebizitza eraikuntza masiboarekin lotu genezake.

Euskara

Euskara begiratuz gero, 12 euskaldun daude (etxean ikasiak - 8 - eta euskaldun berriak - 4), 9-k ulertu baina mintzatzeko trebeziarik ez dute, 4 ikasten ari dira. Azken lauak erdaldunak dira.

Lanbide multzoak

Azkenik, lanbideari doakionez, gehienak langileak dira (14), zeinei langile / laboraria den bat eta independentea (liberala) den beste bat gehitzen zaien. Horietaz gain 5 funtzionario antzekoak, 4 funtzionario, 3 erretretan eta boluntario aktibo bat dugu.




243 jendek sostengatzen gaitu... eta zuk?

Stéphanie Duplech | Christiane Errecart | Marguerite Larre | Frantxua Urruty | Chantal Serrano | Maitena Duhalde-De Serra | Iñaki Arizabaleta | Didier Lagrenade | Marko Armspach | Elaia Caplane-Sallaberry | Jean-Marc Peyroutet | Peio Goyheneche Cedarry | Joana Goyheneche | Francoise Valette | Aña Davril | Jean Dominique Sallaberry | Iñaki Goihenetxe | Jean Marc Derguy | Mikel Maille | Maguy Agorrody | Annie Duhalde Etcheverry | Xantal Guilsou | Véronique Cléomène | Jean Claude Minvielle | Patricia Berhouet | Paco Touzet | Goizeder Davril | Marie Josette Saint Esteven | Dany Aguergaray | Odile Gamoy Perrin | Aitor Fouquoire-Bourgade | Daniel Moulia | Pantxika Etcheberry | Jean Paul Lavigne | Anje Duhalde | Martine Orgogozo | Cristian Martínez | Annie Minvielle | Nadine Cedarry | Joelle Galan | Dominique Haira | Beñat Hourcade | Mattin Laffitte | Joseph Lapeyrade | Kattalin Haira | Elisabeth Hourcade | Alain Barcelona | Battitt Aguergaray | Maitena Serrano | Jean-Francois Magis | Jean Michel Biscay | Jean-Marc Sarthou | Joana Esteben Etchebarne | Betti Sarratia | Miguel Torre | Julien Neyrac | Pilu Urrutia | Geneviève Salle | Daniel Aranced | Dominique Carrere | Jean Léon Durruty | Jean Garin | Itxaro Goyheneche | Roland Barthez | Remi Moulia | Patxi Betachet | Martine Bidalun | Isabelle Delannoy | ...



Bitartekoak

Bruno Carrère-i hitza

Bozka_Uztaritze_Bai_Afitxa

Bozka Uztaritze Bai! (Afitxa)

Zein herri elkargoa Uztaritzerentzat?

Baitezpadakoa den turismo bulego bat… agintaldi hasieratik deuseztatua…

Biltzar_Publikoak

Biltzar Publikoak



Idatz iezaguzu!

...edozein xehetasunerako, ekarpenak egiteko edota gaietaz aritzeko:

#
#
#
#

#
segurtasun kodea
Igortzeko botoiak

Sostenga gaitzazu!

Zure atxikimendua baitezpadakoa da Uztaritze Bairen egitasmoa ahalik eta herritarrena izan dadin.
Uztaritzeren aniztasuna islatuko duen Herri ordezkaritza idekia, arduratsua eta dinamikoaren aldekoa zira? Animatu eta gure sostengu zerrendan sar zaitez azpiko formularioa betez! (izena eta deitura besterik ez dira ageriko)

#
#
#
#

Igortzeko botoiak

Atxikimendua berriki adierazi digute:

Fabrice Landaboure | Battitte Dibar | Otxoa Etxamendi | Isabelle Delannoy | Annie Larre | Camille Savoye | Nicolas Saint Esteben...


gora

UZTARITZE BAI!, Altzabea - 64480 UZTARITZE

Legezko oharrak | Diseinua: iF Diseinuak - 2013